Guraso agurgarriak:

Idatzi honen bidez Ampa Ongarai IGE elkartean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Batetik, eskolako beste ikuspegi bat ezagutu eta disfrutatu dezazuen eta bestetik,datorren ikasturtean elkarteko hainbat gurasok utziko gaituztelako bere seme-alabek Lehen Hezkuntza bukatzen baitute. Hori dela eta, partaide gutxi geldituko da elkartean eta ezinbestekoa da guraso berrien parte hartzea, antolatzen ditugun ekintza guztiak aurrera eraman ahal izateko: eskolaz kanpoko jarduerak, Inauteriak, Olentzero...

Besterik gabe, agur bero bat eta ANIMA ZAITESTE !!