IKASLEEN GURASOEN ELKARTEAN PARTE HARTU Ikasleen Gurasoen Elkartea (IGE) guraso talde batek osatzen dugu eta gure helburu nagusiena eskolaz kanpoko jardueratan gure seme-alabek aukera zabala izatea da. Horretaz gain, Ikastetxean egiten diren hainbat jai ere antolatzen ditugu, hala nola, Olentzero, Inauteriak, ikasturteko amaierako jaia… eta abar. Baita, margo-ipuin lehiaketa edota aurten ekimen berria den tapoi lehiaketa ere. Lanean ari gara gurasoek ahalik eta informazio gehien izan dezaten, gure Web orriaren bidez edota hainbat hitzaldi antolatuz, esaterako, eskola-jazarpena, “Cyberbullying”… Gure elkartea anitza da. Bakoitzak bere ideiak izango baditu ere, denok helburu bera dugu: gure seme-alaben hezkuntza egunez egun hobetzea, ikastetxean zein eguneroko bizitzan BOLONDRESAK BEHAR DITUGU, zenbat eta gehiago izan orduan eta ekimen gehiagori ekin ahalko diogu. Zeregin batzuek denbora gehiago behar dute beste batzuek baino, zuk erabaki zenbat denbora eskaini. ZENBAT ETA GEHIAGO HOBE. Horrela martxan jartzeko ideia gehiago izango genituzke. Beraz, jarduera gehiago burutuko ahalko genituzke eta kalitate hobetu. ZELAN HAR DEZAKET PARTE? Gurekin harremanetan jartzeko hainbat bide erabil dezakezu: 1-Zuzendaritza ondoan dagoen postontzi berdea erabiliz 2-ampa@ampapartaide.es posta elektronikora idatziz. 3-Gure elkartekide den aita baten telefonoa: 699368055ra deituz 4-Antolatzen ditugun batzarretara etorriz. Esaguzu zure proposamena eta aritu zaitez laguntzaile moduan. Horrela denon artean egin beharreko esfortzua txikiagoa izango baita.¡¡Anima zaitez!!
|