Ikasleen guraso agurgarriok !

Dakizuenez, Eskolako Bidea proiektuaren barruan, umeen segurtasun zein mugikortasuna lortzeko lanean ari gara. Hori dela eta, etxea eta ikastetxearen arteko ibilbidei buruzko zailtasun eta arriskuak aztertzen ari gara, Diagnostiko bat osatzeko.

 

Horrexegatik, eta denon arteko elkarbizitza hobe bat izateko, kotxez etortzea derrigorrez baduzue, arau simple hauek bete itzazue, mesedez:

 

1.      Ikastetxeko ateraino bertara, ez heldu kotxearekin, oinez datozen beste umeak arriskuan jartzen duzuelako eta gehienak dira.

2.      Espaloiak eta zebra bideak errespetatu, arrazoi berberagatik.

 

Eskerrik asko zuen laguntzagatik! Adeitasunez,

 

Guraso Elkartea eta Zuzendaritza

Ermuko Udaleko Ingurumen Saila